
Otsagabia, bere harrizko kale, pikar teilatuzko etxe zaindu eta Erdi Aroko zubi zaharreko ibaiarekin Pirinioko postala da… asteburu edo oporraldi ederra igarotzeko leku aproposa.
Ikuspegia mendi garai eta Irati Oihana bezalako baso sakonez osatua dago, zein Iberirar penintsulako baso zabal eta abartsuena den. Hau dela eta, naturan hainbat jarduera egin daitezke: xendazaletasuna, iraupen eskia, mendi txirrindula, errepidekoa, etab.

Herriak mota guztietako zerbitzuak ditu: tabernak, jatetxeak, dendak, okindegia, harategia, banketxeak, botika, postetxea, egunkariak, interneta, etab.
Idiart Landa Etxean Pirinioak eskeintzen dizkizun aukera guztietan gozatuko duzu.
Etxeak bi apartamendu ditu: Idiart I y Idiart II 4 pertsonentzat eta lorategi ederra, kirol edota turismoan eguna igaro ondoren atseden hartzeko tokia. Eskiatzeko eta txirrindulan ibiltzeko materiala etxeko etxabean aurki daiteke.
Sukaldea erabiltzeko eskubidea eta garbigailu zerbitzua eskaintzen ditugu
2 HORRIZ katalogatua Nafarroako Gobernuko Turismo sailetik.